[Librezale] Common Voice / Gaitu - Laguntzaileen zerrenda

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
As, Aza 7, 09:45:39, CET 2023


Ez nago laguntza asko emateko moduan, baina kontatu nirekin.

Batez ere Gasteizen laguntza eskatu zuen Aitorrekin jar nazakezu 
harremanetan.

Egun ona izan!!

Mikelgs

2023-11-05 20:36 egunean, Txopi , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:
> Kaixo:
> 
> Abenduaren 2an edo 3an Radio Euskadikoek Common Voice / Gaituren
> inguruan elkarrizketa bat egin nahi dute. Agian ondo legoke Librezale
> aldetik beti pertsona berdinak ez ateratzea. Edonola ere, dagoeneko
> atera garenok (Txopi, aldatsa, Eli Pombo... besterik?) zerrenda bat
> osatu genezake. Era horretan, ekitaldi, aurkezpen, hitzaldi,
> elkarrizketa edo dena delako bat egiteko aukera agertzen denean, hemen
> galdetu eta ea zer gertatzen den itxaron ordez, pertsona horien artean
> libre nor dagoen edo dena delakoa egitera nor animatzen den zuzenean
> hitz egin genezake. Horrela, guretzat erosoago eta azkarrago. Hau da,
> Gaituren zurrunbilo hau abenduaren 3an amaitu bitartean CVko
> komunikazio komisio moduko bat eratzea proposatzen dut. Ondo
> iruditzen? Nor edo nortzuk animatzen zarete laguntzaile taldetxo
> horretan parte hartzen? Mesedez, erantzun mezu hau edo esadazue
> pribatutik, emailez zein Matrix/Telegram bitartez.
> 
> Abenduaren 3a igarotakoan laguntzaile talde hori desegitea proposatzen
> dut, konpromisoa ahalik mugatuena izan dadin.
> 
> Datozen asteetan hedabide gehiagotan gai hau agertuko dela suposatzen
> dut. Donostian, Barakaldon eta Eusko Legebiltzarrean ere ekitaldiak
> egingo direla dirudi eta handik eta hemendik (edo leku gehiagotik)
> guregana jo dezakete. Etor daitezkeen aurrean aurretiaz taldetxo bat
> eratuko bagenu nik eskertuko nuke. Nor animatzen da grabazioen kontu
> teknikoekin laguntzen? Kazetarien edo ekitaldien antolatzaileen
> zalantzak argitzen edo berauok behintzat artatzen laguntzen?
> Hedabideei elkarrizketak eskaintzen? Laguntzeko modu desberdinak daude
> eta lana pixka bat banatzen badugu Librezalek Mozillaren proiektu hau
> gehiago eta hobeto lagundu ahal izango duela ziur nago.
> 
> Eskerrik asko eta ondo izan,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago