[Librezale] Gaitu proiektua

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Aza 4, 14:22:34, CET 2023


Aupa, Aitor:

Librezaleko posta-zerrendak web artxibo publikoak ditu eta nire telefono 
zenbakia nahiago dut pribatutik bidali: +34 656 750 671

Deitu nahi duzunean. Bilduta ez banago hartzen dut.

Ziur nago antolatu nahi duzuena antolatu ahal izango dugula!

Laster arte,
Txopi.

23/11/2 12:43(e)an, Etxebarria Zamora, Aitor , Librezale-en bidez 
igorleak idatzi zuen:
> Kaixo, eguerdi on!
> 
> Sinaduran irakur dezakezuen moduan, Eusko Legebiltzarreko Hizkuntza 
> Normalizazio teknikaria naiz.
> 
> Aztertzen ari gara gure etxean Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan 
> (abenduaren 1ean edo 4an, 3a igandea baita) GAITU aplikazioaren inguruan 
> antolatu ekitalditxo bat.
> 
> Horretarako erreferentzia moduan hartu dugu ekainaren 21ean Jaurlaritzan 
> egin zena. Jakin badakigu bertan parte hartu zuela zuen elkarteko kide 
> den  Mario Txopiteak. Berarekin edo zuetako beste batekin jarri nahi 
> dugu kontaktuan ea zer nolako aukerak egongo liratekeen hemengo ekitaldi 
> horretan parte hartzeko. Eskertuko genizuke, beraz, mezu honi erantzutea 
> eta harremanetan jartzeko pertsonaren posta-helbidea edo telefonoa pasatzea.
> 
> Besterik gabe, zuen erantzunaren zain geratzen gara. Bitartean, ondo segi.
> 
> Aitor Etxebarria
> 
> Hizkuntza Normalizazio teknikaria
> 
> Eusko Legebiltzarra (945004235)
> 
> Nirekin, nahi baduzu, euskaraz egin dezakezu
> 
> Ahobizi | Euskaraldia
> 
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago