[Librezale] Eusko Jaurlaritzak Common Voiceri bultzada emango dio

Jose Mari Arriola jmarriola65 a bildua gmail.com
Ost, Mar 1, 10:35:10, CET 2023


Barka nahastu egin naiz! EITBren berriekin aberasteko asmoa du...
JM

On Wed, 1 Mar 2023 at 10:32, Jose Mari Arriola <jmarriola65 a bildua gmail.com>
wrote:

> Egun on, denoi:
> berri pozgarria, bai! Aipatu duzuen EITBko berri hori zehazterik?
> Eskerrik asko!
> Jose Mari
>
>
> On Tue, 28 Feb 2023 at 19:38, Txopi , Librezale-en bidez
> <librezale a bildua librezale.eus> wrote:
>
>> Kaixo:
>>
>> Datozen asteetan (martxoan?) EJko Kultura sailak EITBren albisteetan
>> oinarritutako euskarazko 100.000 esaldi inguru gehituko ditu Mozillaren
>> Common Voice proiektura (CC0 lizentzia izango dute, noski).
>>
>> Albiste bikaina da aurreko batean aipatu nuen bezala[1] proiektu honetan
>> ahots grabazio gehiago egiteko esaldi berriak behar direlako.
>>
>> Horretaz gain, katalanek eta beste zenbaitek azken urteotan egin duten
>> bezala, udazken aldean (urrian?) EJk komunikazio kanpaina bat abiatuko
>> hedabideetan eta abar ahalik jende gehienak bere grabazioak egin ditzan.
>>
>> Auskalo zenbat grabazio berri lortuko diren baina edonola ere euskarazko
>> Common Voicentzat sekulako bultzada izango da.
>>
>> [1] Euskararen Aholku Batzordeak EJri aholkatu zion Common Voice
>> laguntzea euskarazko hizketaren ezagutza esparru estrategikoa delako.
>>
>> Eta hori da guztia. Aipatutako esaldiak gehitzen direnean bide batetik
>> edo bestetik jakingo dudala suposatzen dut. Pixka bat adi ibiliko naiz
>> badaezpada. Beste norbaitek lehenago jakiten badu, hemen abisatu dezala
>> mesedez.
>>
>> Eskerrik asko eta goraintziak guztioi,
>> Txopi
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230301/ed2f1ebb/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago