[Librezale] Eusko Jaurlaritzak Common Voiceri bultzada emango dio

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
As, Ots 28, 19:49:46, CET 2023


Hara!!
Asko pozten naiz albisteagatik eta zugatik Txopi. Emango diogu bultzada udazkenean 👌

2023(e)ko otsailaren 28(a) 19:29:54 (CET)-(e)an, "Txopi , Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo:
>
>Datozen asteetan (martxoan?) EJko Kultura sailak EITBren albisteetan oinarritutako euskarazko 100.000 esaldi inguru gehituko ditu Mozillaren Common Voice proiektura (CC0 lizentzia izango dute, noski).
>
>Albiste bikaina da aurreko batean aipatu nuen bezala[1] proiektu honetan ahots grabazio gehiago egiteko esaldi berriak behar direlako.
>
>Horretaz gain, katalanek eta beste zenbaitek azken urteotan egin duten bezala, udazken aldean (urrian?) EJk komunikazio kanpaina bat abiatuko hedabideetan eta abar ahalik jende gehienak bere grabazioak egin ditzan.
>
>Auskalo zenbat grabazio berri lortuko diren baina edonola ere euskarazko Common Voicentzat sekulako bultzada izango da.
>
>[1] Euskararen Aholku Batzordeak EJri aholkatu zion Common Voice laguntzea euskarazko hizketaren ezagutza esparru estrategikoa delako.
>
>Eta hori da guztia. Aipatutako esaldiak gehitzen direnean bide batetik edo bestetik jakingo dudala suposatzen dut. Pixka bat adi ibiliko naiz badaezpada. Beste norbaitek lehenago jakiten badu, hemen abisatu dezala mesedez.
>
>Eskerrik asko eta goraintziak guztioi,
>Txopi
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230228/431986ad/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago