[Librezale] Gure WordPress bloga eguneratuta

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Aza 20, 17:18:57, CET 2022


Kaixo:

librezale.eus-eko WordPress eguneratu dut 6.0.3tik 6.1.1era. Horrekin 
batera 5 itxura eta plugin 1 ere eguneratu ditut.
56 iruzkin zeuden moderazio zain. Denak zaborra, beraz, ez dago iruzkin 
berririk gure blogean.

56 zabor-iruzkin horietatik 54 OmegaT-ri buruzko artikulu honetan eginak 
ziren:
https://librezale.eus/2012/07/22/ikasi-omegat-erabiltzen-eta-iv/
Hain justu azken egunetan Librezaleko txatean eta Mastodon.eus-en ere 
OmegaT-ri buruz hitz egin da eta suposatzen dut gauza biak nolabait 
loturik egongo direla. Besterik gabe.

Blogean dena martxan dagoela uste dut. Norbaitek zerbait arraroa 
sumatzen badu inon, abisatu dezala.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago