[Librezale] Gamerauntsian bideo-jokoak euskaratzen dabiltza

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Ots 19, 14:40:23, CET 2022


Kaixo:

Gure txatean eta sare sozialetan zabiltzanok jakingo duzuen bezala, aste 
honetan Gamerauntsikoek albiste hau argitaratu dute:
https://gamerauntsia.eus/bloga/itzulpen-proiektuak-discord-komunitatea/

Beti egon dira gauzak euskaratzen, libreak izan edo ez. Orain publikoki 
jendea animatzen dabiltza. Beraz, litekeena da joko libre batzuk ere 
bertatik eramaten hastea. Velorenekin adibidez pixka bat hori gertatzen 
ari da. Gamerauntsiko bat (galaipa) hasi da eta orain nik hartu diot 
txanda, baina ez nuke jakingo proiektua Librezalekoa denik esaten 
(wikian ez dut sartuko badaezpada).

Besterik gabe, posta-zerrenda hau informazio iturri bezala erabiltzen 
duzuenok/zenutenok jakin dezazuen.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago