[Librezale] Mozillako pontoon Itzulpen plataforma bikaina

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Urt 12, 10:19:48, CET 2018


Ander Elortondo<ander at debagoiena.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko urtarrilaren 12(a) 09:20):
> Aupa!
>
> top posting dator....

Urte bukaeran Olentzerok zuri ikatza ;)

> posta eta egutegia eguneratu ditut 650 inguru eta mozilla.org-ra pasatuko
> naiz.
>
> edonola, mozilla proiektu osoan egiteke dauden 4500 kate ingurutik 2000
> inguru AMO dira eta 1900 inguru SUMO.
>
> Zer dira bi  hauek?

Addons.Mozilla.Org gehigarrien webgunea da AMO. Oker ez banago duela
gutxi zerbitzariko zatia (erabiltzaileek ikusten EZ dutena)
interfazetik bereizi zuten (erabiltzaileek ikusten dutena), eta
zerbitzariko kateak itzultzeak ez dauka zentzurik. Hor biak daudela
esango nuke baina galdetu egin beharko litzateke duda argitzeko
(mozilla.dev-l10n-web posta-zerrendan, adibidez).

SUpport.Mozilla.Org laguntzaren webgunea da SUMO bestalde. Pontoonen
Erabiltzaile-Interfazearen kateak bakarrik daude. Artikuluen edukia
SUMO gunean bertan lokalizatzen da.


Julen.


More information about the Librezale mailing list