[Librezale] Mozilla tailerra Bartzelonan

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Ots 17, 20:56:54, CET 2017


Aupa,

Pasa den urriko Parisko enkontruari segida emanez, workshop edo
tailerra antolatu dute Mozillako lokalizazio-taldekoek Bartzelonan eta
bertaratzeko gonbita jaso dut. Ez dakit beste inork (Ibai?) halakorik
jaso duen gaur-gaurkoz.

Egia esan, harrituta harrapatu nau ekitaldia horren goiz antolatu
izanak [1], azken hackatoia duela 3/4 hilabete eskas izan baitzen.

Agendarik ere ez dute zabaldu oraindik, nahiz eta ziurrenik
lokalizazio-talde bakoitzak berea proposatzeko aukera izango du. Kasu
horretan, **ea** aurrekoan erabat ekin izan ezin nionari ekiterik
diodan: itzulpen-memorien eta terminologiaren inguruko katalanen
soluzioa [2] geurera moldatzea-edo.

Ondo izan,
Julen.

[1] http://markmail.org/message/32k7wx4xkibce33z
[2] https://github.com/Softcatala/translation-memory-tools


More information about the Librezale mailing list