[Librezale] Mozilla hackatoia Parisen

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Aza 10, 10:30:40, CET 2016


Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
azaroak 9 21:51):
>
>> egungo tresnak prest egongo baitira (Pootle eta Pontoon).
>
> Oooh... LibreOffice Pootle erabilita itzultzen da, bai mesedez bai :)

Ez nahastu bata bestearekin. Pootlek FTL fitxategi-formatua (L20N)
ulertu ahal izatea eta honen araberako interfaze desberdina
bistaratzeak ez du esan nahi LibreOfficen aukera hau egongo denik,
honek PO fitxategiak erabiltzen baititu oraindik orain eta nik
dakidala ez baitute L20N/FTLra aldatzeko planik.

>> iOS-erako Firefox lokalizatuta dago jada [6].
>
> Txalo bat! Honek asko poztuko dituen batzuk ezagutzen ditut (zure galdera
> zela eta nire inguruan galdetu nuen eta egon badaude Firefox erabiltzen
> duten ifonero euskaldunak), hurrengo bertsiorako agian?
>

Bai bai, datorren bertsioan erabilgarri beharko luke. Noiz da hau? Ba
mahaigaineko eta Androideko Firefoxekiko ziklo desberdina daramate....
* Localization freeze:  Nov 29

Hortaz abendu hasierako ziurrenik (hauek ere Durangora begira).

Ifonea ez dugunontzat, lokalizazioa berrikusteko pantaila-argazkiak
ipini dituzte erabilgarri [1].

(Akatsen bat ikusten baduzue, ziurrenik konponduta egongo da,
pantaila-argazkiak nik lokalizazioa amaitu aurretik atera
baitzituzten. Baina bestela Pootle zerbitzariko proiektuan [2] eman
dezakezue akatsen berri zuen proposamenak eginez).

>> Softcatalaren terminologiako tresnak (...) asteburu osoko hackatoi bat
>> baino apur bat gehiago beharko da :/
>
> Zerbait pentsatu beharko genuke teknikoagoak diren proiektuentzat, hau,
> OsmAnd TTS... Librezale-Teknik hackatoia edo horrelako zerbait, ez dakit.
> Materiala egon badago, gaitasuna beste kontu bat da.

Softcatalak behintzat oso aktiboak dira kontu hauetan. Begiratu
beraien GitHub kontua [3] bestela... Agian guk ere horrelako
bultzadaren bat behar dugu; jendea eremu eta interes desberdinetatik
parte hartzera bultzatzeko modua ere bada.


Julen.

[1] https://people-mozilla.org/~sarentz/fxios/screenshots/latest/eu/eu/
[2] http://mozilla.locamotion.org/eu/ios/
[3] https://github.com/softcatala/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago