[Librezale] WordPress glosarioa

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Aza 6, 23:18:52, CET 2016


Kaixo:

Gaur hainbat ordu eman ditut Librezaleko bost kidek WordPress itzultzeko
egin dituzten proposamenak moderatzen. Material asko aurreratu duzue
dagoeneko eta oraindik ez dut amaitu baina esan nahi dizuet gozamena
dela egin duzuen lan guzti hori azkentzea. Eskerrik asko!

og., 2016.eko azaren 03a 12:24(e)an, Dooteo igorleak idatzi zuen:
[...]
> Nire iritzia 'e-posta' ez ibiltzeko: korreo arruntean norbaiti gutun edo
> pakete bat bidaltzeko jasotzailearen _helbidea_ behar izaten da. Mezu
> elektronikoetan ere gauza berdina gertatzen da, _helbide elektroniko_
> bat behar da mezua jasotzaileari igortzeko.
> 
> 'e-posta' ez du inolako helbiderik adierazten, soilik gutuna bidaltzeko
> sistema elektroniko dela. Ondorioz, ez da bat ere egokia erabiltzaile
> baten helbidea adierazteko erabiltzea. Horretarako egokiagoa da 'helbide
> elektronikoa' edo 'helb. elek', horrek esplizitoki adierazten baitu
> _helbidearen_ kontzeptua.

Webgune bat bisitatzen duzunean ere helbide bat behar duzu. Niretzat
"helbide elektronikoa" termino desegokia da gauza bat baino gehiago esan
nahi ditzakeelako. Ingelesez "e-mail address" esaten da (posta, mail,
presente dago terminoan). Gaztelaniaz eta frantsesez "dirección
electrónica" eta "adresse électronique" esaten da (posta,
correo/courreir, ez dago presente terminoan). Eta euskaraz gaztelaniatik
eta frantsesetik itzuli da terminoa, ez termino originala (eta
egokiagoa!) den ingelesetik.

Hiztegien arabera sistema "posta elektronikoa" bada eta mezua "posta
elektronikoko mezua" bada (edo "mezua" beste barik), helbidea "posta
elektronikoko helbidea" izan beharko luke. Baina antza, hori luzeegia
iruditu eta "helbide elektronikoa" bezala laburtu zen. Nire ustez, ideia
txarra.

Nik "e-posta helbidea" erabili dut orain arte; "posta" eta "helbidea"
hitzak ditu eta ingeleseko originala bezala argia eta zehatza da.

> Azken finean, 'mezu'ak korreo elektroniko edo beheralako mezularitzan
> bidaltzen diren esaldiak (edo SMS) adierazteko soilik erabiliko nuke.

Nire ustez "mezua" hitz bikaina da eta nik denetarako erabiltzen dut.
Testuingurua duenean argi dago mezu bat nondik transmititu den: e-posta
bidez, SMS bidez, Facebook bidez, WhatsApp bidez, Telegram bidez eta
abar. Testuingururik ez dagoenean "E-posta mezua", "WhatsApp mezua",
"Telegram mezua" esan eta kitto. Non dago arazoa?

"Mezu elektronikoa" terminoa mezu elektroniko edo digital mota
bakarrarentzako erreserbatzea gero eta desegokiagoa ikusten dut. Bere
garaian "elektronikoa" adjektiboak informazio baliagarria ematen zuen.
Baina asko digitalizatu gara azken urteetan. Gaur egun "elektronikoa"
alde batera utzi behar genukeela uste dut eta esan dudan bezala
teknologia aipatu: e-posta mezua, WhatsApp mezua, Telegram mezua.

Ondo izan,
Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago