[Librezale] Asier Sarasua Garmendiaren Librezale proiektuak arduradun bila

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Or, Api 17, 10:15:01, CEST 2015


Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko apirilak 15 00:56):
>
> or., 2015.eko apiren 10a 19:08(e)an, Asier Sarasua Garmendia igorleak idatzi
> zuen:
>>
>> Kaixo,
>>
>> Osasun arazoak direla medio, oraindik aurrera ezingo diot hainbeste
>> denbora eskaini denbora librean garatzen nituen proiektuei. Egia esan,
>> Librezale barruan mantentzen nituen proiektu guztietan nire ekarpenak bertan
>> behera utziko ditut.
>>
>> 46 urte ditut jadanik eta 10 urtez Librezalen eta beste toki batzuetan
>> euskararen alde lan egin ondoren, uste dut ordua dela beste batzuei tokia
>> uzteko.
>>
>> Librezalen nire izenean dauden proiektu guztiak "Arduraduna behar du"
>> egoeran ipiniko ditut. Eskertuko nuke jendeak horien ardura hartuko balu.
>> Uste dut batez ere LibreOffice eta Firefox OS garrantzitsuak direla.
>>
>> Posta-zerrendan izena emanda jarraituko dut, beraz zuen purrustada guztiak
>> irakurtzen jarraituko dut. :P
>>
>> Eskerrik asko.
>>
>> Asier Assar.
>
>
> Gabon Asier,
>
> lehen ere esan nizun bezala, zaindu, eta eskerrik asko orain arte egindako
> guztiagatik!!
> Firefox OS eta Marketplace-a itzultzen egin izan duzun lan guztia faltan
> botako dut nik behintzat, ea moldatzen garen zure hutsunea betetzen!
>
> Ondo izan eta laster arte,
> Ibai


Aupa Asier,

Ibai eta gainontzekoek esan dutenari ezer gutxi daukat nik gehitzeko.
Eskerrik asko egindako lan guztiagatik (Librezale barruan zein
kanpoan) eta zaindu zaitez!

Ondo segi, hobeto bizi eta hurrengora arte,

-- 
mikel



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago