[Librezale] [Filezilla] Re: software libreko lokalizazioak direla eta

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Or, Maiatza 30, 10:40:52, CEST 2014


Egunon guztioi,

Azkenean norbaitek hartu al zuen Filezilla euskaratzeko ardura? 

Ezezko kasuan, Elhuyarreko Ixiarrek aipatutako ikasleari emango genioke,
eta gero neuk gainbegiratuko nuke.

Zuen iritzien zain,

Dooteo

Jatorrizko mezua: og., 2014-05-29 11:14 +0200, egilea: Dooteo
> Egunon Ixiar,
> 
> Lerro artean idazten dizut, eta mezu honen kopia bat Librezaleko
> zerrendara bidaltzen dut.
> 
> Bestetik, mezuaren gaia apurtxu bat aldatu dut, Librezalen Filezilla
> buruz ari garela azpimarratzeko.
> 
> Jatorrizko mezua: ar., 2014-05-27 16:10 +0200, egilea: Ixiar Iza Agirre
> > Kaixo, Dooteo:
> > 
> > Mesede eske nator berriro ere. Beraz, ezezkoa emateko ez izan
> > beldurrik.
> 
> Laaasaaai :)
> > 
> > Itzulpengintza eta teknologiako aurtengo graduondokoan, ikasle batek
> > lokalizazio bat egin nahi du ikasturte bukaerako proiektu gisa.
> > Librezalen webgunean begira aritu da, eta Filezillak erakarri omen du.
> > Pixka batean begira aritu naiz, eta iruditu zaidanez, dagoeneko ia
> > osorik dago euskaraz. Beraz, beste zerbait bilatzen lagundu nahi diot.
> 
> Filezilla-ren itzulpenarekin arazo bat aurkitu dugu. Hobeto esanda,
> badago hortik bere ustez itzultzaile lanak egiten dituena baina aurrez
> itzulitakoak izorratzen dituen atzeratu bat. Garai batean Filezilla ongi
> itzulita zegoen, baina betea ez dan gizaseme horrek bere 'estiloa'
> aplikatu dio eta igo du itzulpena. Ondorioz euskarazko Filezilla ez dago
> ulertzerik.
> 
> Librezalekoek arazoa atzeman dugu eta hori zuzentzekotan gaude. Beraz,
> Filezilla berriro itzultzeko prest dago (hutsetik hastea komeniko
> litzatekeelakoan nago).
> 
> Librezaleko beste edonork ez badu Filezilla hartu, zuen ikasle horrek
> euskara dezake eta gero, biltegira igo aurretik, gainbegiratuko genuke.
> 
> > 
> > Zuen zerrendetan erraz aurkituko dut 6.000-8.000 hitz inguruko
> > aplikazioren bat, baina, aukera dagoenez, zuen lehenenspenak kontuan
> > har ditzakegu. Adibidez, Chronojump tainaz egokia da, baina gaiari ez
> > diot publiko zabalerako interes handiegirik ikusten. Glom ere hor
> > dago, adibideak ere itzuliz gero tamaina egokikoa, baina ez dakit
> > beste datu-base programa batek interesik baduen. 
> 
> Esan bezala, Filezilla libre egonez gero hori euskaratzea ongi deritzot.
> Bestela, aurkituko nuke beste aplikazioren bat.
> 
> > 
> > Proposamenen bat baduzu, primeran. Baina, bestela, lasai, izango du
> > eta zer lokalizatua.
> > 
> > Eskerik asko
> > 
> > Ixiar
> 
> Eskerrik asko zuei :)
> 
> Dooteo
> 
> 
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago