[Librezale] Eskuliburuak & Tutorialak

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 30, 11:12:23, CEST 2013


Kaixo Librezaleok,


Aspaldidanik nabil pentsatzen Librezaleren webgunean euskaraz
lokalizaturiko *softwarea erabiltzen ikasteko eskuliburu eta tutorial*en
bildumatxoa falta dela.

Egon badaude, handik eta hemendik, horrelako tutorial eta eskuliburu batzuk
euskaraz; Librezale.org webgunea leku egokia izan liteke horien guztien
bildumatxoa edo bateratzeko ahalegina egiteko...


Lehen harria izan litekeena:

http://librezale.org/wiki/Eskuliburuak

Kontuan lan apurtxo bat egin baino lehenago, zuen iritzia behar.

Buruan daukadana zera da, *eskuliburu* eta *tutorial* txukunetara
bideratzen duten esteken bilduma. Horiek euskaraz egonez gero, hobe,
jakina, baina besterik ezean, beste hizkuntza batzuetara ere igorri
ditzakegu bisitariak, ezta?

Eskuliburuak alde batetik eta tutorialak bestetik jartzea otu zait,
alfabetoaren ordenari, besterik gabe, jarraiki...

Zeuek esan.




---
Gorka Azk.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130530/31b24084/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago