[Librezale] Akademy 2013 ofiziala

Dani Gutiérrez Porset jdanitxu a bildua gmail.com
Or, Urr 19, 12:43:24, CEST 2012


Kaixo,


>   Nik euskalteleko komertzial "instituzional" bat ezagutzen dut. nahi
> baduzu ekitaldiaren berri emango diot eta zurekin harremanean jartzeko
> esan. zer iruditzen?
>
ba justu oraingo Euskalteleko Marketing zuzendaria, Koldo Unanue, nire
telekoko klasean egon zen, eta saiatuko naiz berarekin hitz egiten. Dena
den, nik gehio pentsatzen ari nintzen Sabinon, Euskal Encounterren
arduradun teknikoa, Mikel Olasagastiren lagun/ezaguna da. Mikel, zer diozu
honi buruz, posiblea al da "tanteatzea" ala hobe hori baino lehen beste
Koldorekin nik hitz egitea?

Bestalde, gaurtxe egon naiz EHUko euskera errektoreordearekin honi buruz
kontatzen, eta ondo iruditzen zaio halako KDE itzulpengintza sprint-txo bat
egitea eta jai batekin amaitzea. Prest egon daiteke bere euskera sailatik
laguntzeko, eta nahiz eta berari kargua abenduan amaitu, bere ustez
hurrengoak ere ondo ikus dezake.



-- 
............................................
http://danitxu.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121019/98bdb628/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago