[Librezale] WordPress 3.2ren eta TwentyEleven "itxura"ren itzulpenak

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Al, Urr 24, 08:43:57, CEST 2011


txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren 19a 13:23):
>
> Aupa:
>
> Mikel, Pootlen erabiltzailea daukazula ikusi dut eta WordPress proiektuan
> baimen bereziak eman dizkizut. eu.wordpress.org dagokionez, ez zait argi
> geratu Zé-k zer egin duen [1] baina ni badaezpada, eu.wordpress.org blogean
> sartu eta Julen eta biok bezala editorea izateko baimena bidali dizut
> e-mailera. Ea funtzionatzen duen...
>
> [1]
> http://wppolyglots.wordpress.com/2011/10/17/im-requesting-svn-commit-access-in-order-to-2/#comments
>

Nik ere ez dakit zer egin duen zeren ez dut SVNan baimenik...
Zuetakoren batek POa hartu eta SVNra kargatu badezake gero Deploy
eskaera egin eta eu.wordpress.org-etik deskargagarri ager dadin...


Bestalde, itzulpenen SVNaren kontua oso arraro ikusten dut, badirudi
dena (lan teknikoa barne) itzultzaileen esku uzten dutela... Lanean
erabiltzen dugun Plone produktuaren itzulpena bestelakoa da, han SVNa
erabiltzen da zuzenean eta itzulpen berri bat dagoenean, hizkuntza
guztietako PO fitxategiak automatikoki sortzen dira. Gero itzulpen
bakoitzaren mantainerrek itzulpenak egin eta SVNan bertan kargatzen
dituzte eta noizean behin itzulpen paketearen bertsio berriak
deskargatzen dira.

Hori diot zeren SVNan lan egiteko ohiko modua 'trunk'-ean gauzak
egiten joan eta behar diren 'tag'-ak sortzea da, baina hemen 'trunk'-a
hutsik dago :S

Ez du garrantzirik, baina beno :)


Mikel

-- 
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago