[Librezale] Diaspora euskaratu

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Al, Urt 17, 09:07:20, CET 2011


Aupa,

Diaspora proiektuaren dokumentazioan azaltzen dute nola egin itzulpena.
Fitxategiak YML formatuan daude beraz ezin integratu pootle-ekin. Bi aukera
planteatzen dituzte, eskuz edo 99translations[2] erabiltzen.

Itzuli beharreakoak bi hauek dira:

https://github.com/diaspora/diaspora/blob/master/config/locales/diaspora/en.yml
https://github.com/diaspora/diaspora/blob/master/config/locales/devise/devise.en.yml

Nik uste errexena 99tranlations erabiltzea izango zela eta bestela github-en
fork bat, eskuz egin eta gero pull request bat egin, baina honetarako git
pixkat kontrolatu behar da.


[1] https://github.com/diaspora/diaspora/wiki/How-to-contribute-translations
[2] http://99translations.com/


Egoitz<aldakur a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren 15a
14:04):

> Kaixo!
>
> Aspaldi jarraitzen dut Librezaleren posta zerrenda, baina idazten dudan
> lehen aldia da. Zuetako batzuk pertsonalki ezagutzen didate.
>
> Beno, Goaz arira. Dakizutenez, Diaspora sare-sozial aske eta
> deszentralizatua sortzen ari da. Ez dakit zuetako norbaitek beraiekin
> kontaktuan jarri den itzulpen lanetan hasteko. Ala bada, parte hartu nahiko
> nuke, eta martxan ez bazarete jarri, laguntza pixka batekin prest nago
> martxan jartzea. Jadanik hainbat hizkuntzetara itzuleta dago ( Catalana
> barne ) eta euskarara itzulpena lehen bailen haste garrantzitsua dela uste
> dut. Badirudi Diasporak indarra hartu dezakeela datozen urteetan eta
> hasieratik lana errazten haste bagara hobeto. Gaur egun Alpha bertsioan dago
> eta ez dirudi itzulpen asko egin behar denik.
>
> Besterik gabe zuen erantzunaren zai.
>
> Egoitz
> http://www.aldakur.net
> http://www.twitter.com/aldakur
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20110117/6f2130bd/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago