[Librezale] Librezale asanblada 2010 (Euba 2.1etik)

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
As, Urr 19, 15:54:46, CEST 2010



----- Original Message ----

> From: Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net>
> To: "librezale a bildua librezale.org" <librezale a bildua librezale.org>
> Sent: Tue, October 19, 2010 8:55:32 AM
> Subject: [Librezale] Librezale asanblada 2010 (Euba 2.1etik)
> 
> Aupa!
> 
> 
>  Software librea eta euskarari buruzko bilerak ondorio argi bat  utzi du nire 
>gogoan, gure proiektua ezin dugu eten. Nire iritzi xumean, ezin  gara abendua 
>arte itxaroten egon erabakiak hartzeko eta gero bi astetan  zerbitzaria lortu, 
>migrazioaren inguruko lan guztiak arrapaladan egiten ibili.  (Are gehiago beste 
>taldeko bati ardura hori eman asanbladan aulki baten eserita  gaudenon aldetik)
> 
>  Horregatik erabakiak lehenbailehen hartu, lana egin  behar dutenei gauzak 
>baldintzarik egokienetan eta proiektuak etenik ez izateko  eperik egokienetan 
>egin ahal izateko asanblada azaroan egitea proposatzen  dut.
> 
> Gure komunikazio tresna nagusia posta zerrenda hau denez bertan  erantzunez 
>ager daitezkeen aukeretan izena gehi dezakegu azkenean asanblada non  eta noiz 
>egin erabakiz.
> Hona hemen lehen bi proposamenak:
> 
> 
> 
> 1.  proposamena: Azaroak 13, Arrasate
> Ander Elortondo
> 
> 
> 
> 
> 2.  proposamena: Azaroak 20, Arrasate
> Ander  Elortondo
> 
> 

Nik bietan ahal dut.

Asier.



      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago