[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Urt 7, 18:41:00, CET 2010


Aupa!

Webgune berriaren garapenak aurrera darrai[1], eta Mikelek MediaWiki 
eguneratzearekin batera itxura berria jarri diogu (arazoak ematen zituen 
MW bertsio zaharrarekin).

Saioa hasi bisitatzen baduzue wikia, automatikoki itxura berria agertuko 
zaizue. Aurretik erregistratuta eta saioa hasita badaukazue, aukeratu 
'Lbrzle' itxura zuen hobespenetan. Hortik aurrera wikia txukun-txukun 
agertuko zaizue :)

Denok daukagu webgune berrira aldaketa egiteko gogoa, baina nik uste, 
wikian zehaztutakoez gain oraindik falta direla gauza txiki batzuk:

  - URLen egitura zehaztea wikirako.
Egun wiki.librezale.org/index.php/Orria patroia jarraitzen dute, eta 
wikia asko erabiliko bada aurrerantzean URL egokiagoak erabiltzea komeni 
da. MediaWikiren wikian librezale.org/wiki/Orria moduko URLak 
gomendatzen dituzte[2] (bide batez SCkoek ere halakoak dauzkate).

  - URLen egitura zehaztea blogeko sarreretarako. Guk defini 
ditzakegunaz gainera aurredefinitutako hainbat aukera daude:
http://librezale.org/?p=123
http://librezale.org/2010/01/07/sample-post/
http://librezale.org/2010/01/sample-post/
http://librezale.org/archives/123

  - Asko erabiltzen ziren URL zaharrentzat berbideraketak egitea 
orrialde berrietara (mod_rewrite + erregelak). Galdera (Mikel): 
mod_rewrite badago?

  - Semaforoak?

  - Katalogoa?

  - Bestelako detaileak, azken orduko konponketak

Besterik baduzue, bota!

Julen.

[1] 
http://wiki.librezale.org/index.php/Webgunearen_eguneraketa#Librezaleren_webgune_berrirako_atazak
[2] http://www.mediawiki.org/wiki/Manual:Short_URL



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago