[Librezale] Librezale kontua erabilgarri

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abe 2, 13:08:39, CET 2010


Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>
>   Burokrazia amaiturik librezalek badu kontua:
>  3035  0001  56  0010119673

Ederto!

>  Kontua erabat blokeatua dago diru irteeretan. Beraz ezin digute kobratu
> eta
> ezin dugu erabili ere egin. Erabiltzeko lehenik deslokatzea eskatu behar
> dut
> eta gero ordainketak egin. Urtean bi-hiru ordainketa besterik ez direnez
> espero ez da lan handirik izango eta ez dago inork ezer kargatzeko
> arriskurik
>
> wikiko orri babestua (ekarpenak eskatzeko eta hauen zerrenda erakusten
> duen
> hori) egitearena dakizuenon kontu.

Ni wikiko erabiltzaile arrunta naiz. Orrialde babestua administrari batek
egin behar duelakoan nago.

> Txopik esan zuen ekarpenen taula astero eguneratzeko prest nago, baina
> esan nola egin behar dudan mesedez.

Mmmmmh... Ez dakit esaldi hau ulertzen dudan. Nik wikian diru Sarreren eta
Irteeren taula bat egitea proposatu nuen. Bertako informazioa denon artean
eguneratzea iruditzen zait egokiena (norbaitek kontuan dirua sartzen
duenean wikian apuntatu eta norbaitek ordainketa bat egiten duenean wikian
apuntatu). Baina informazio hori nik eguneratzea nahiago baduzue ba
arduratuko naiz.

> Oraingoz saldoa 35€
>
> Asanbladako 15
> Ander 20
>
> Beste taldeek 100€ ordainduak dutenez, lehenbailehen ekarpena egitea
> komeni zaigu.

Maiatzean aipatu nituen[1] 75 euroak sartu berri ditut, beraz jada
baditugu Airean zerbitzarirako 100 euroak. Transferentzia egiterik baduzu?

Laster beste ekitaldi batetik 150 euro inguru kobratzea espero dut, baina
oraindik ez dut kobratu eta ez dakit zehatz zenbat diru izango den.
Ordaintzen nautenean gure kontu korrontean sartuko dut dirua.

[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2010-May/003178.html

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago