[Librezale] Librezale euskaraz dagoesoftware librea koordinatzekon tokirik egokiena izan liteke

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urr 21, 10:08:03, CEST 2009


Julen-(e)k idatzi zuen:
> ar., 2009.eko urrren 20a 17:41(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> gorka azkarate-(e)k idatzi zuen:
>>> Nik uste dut dagoeneko librezale.org<http://www.librezale.org/>  badela
>>> tokirik egokiena euskaratuta dagoen software librea ezagutzeko eta
>>> biderik
>>> errazena software hori eskuratzeko.
>>
>> Guk egin genezakeen software kalaogoaz aparte, bada beste bat:
>> http://softkat.ueu.org/
>>
>> Ez dugu lana errepikatuko?
>
> Dakidanagatik iaz eguneratzekoak ziren software katalogoaren webgunea.
> Sofcatalàkoen erreferentzia eskatu zidaten beraien webgunean
> oinarritzeko, baina azkenean ez zuten bide hori hartu eta ez dakit
> nondik joko zuten, oraindik eguneratzeke baitago.
>
> Oker ez banago katalogoaren eguneraketaz pertsona bat arduratzen da.
> Zerbait guapoa montatu nahi bada honen inguruan, hobe litzateke
> dagoeneko martxan dauden guneen arduradunekin hitz egitea nik uste.
>
>>>
>>> Gertatu da, baina, proiektu bera bi lerrotatik garatzea bi lantaldeek
>>> elkarren berri ez izanagatik.
>>
>> Gertatu da bai, behin baino gehiagotan... Euskaratutako Software
>> Librearen
>> Behatokia berhar dugu :-)
>>
>>>
>>> Librezale.org gunearen *helburua* izan beharko litzateke.
>>>
>>>
>>>     1. Euskaraz dauden software libredun programa guztietara esteka
>>> zuzena
>>>     eskaintzera.
>>>     2. Hasi gabe,  amets hutsa diren proiektuen zerrenda bat
>>> eskaintzea.
>>>     (Zerrenda gorria, esaterako)
>>>     3. Martxan dauden proiektuen zerrenda eskaintzea. Lan talde
>>> horiekin
>>>     harremanetan jartzeko bidea eskaini (Zerrenda laranja)
>>>     4. Burututa daudenen proiektuen zerrenda. Nork egin duen aipatzea,
>>>     egileek nahi izanez gero, ez legoke soberan. Komunitatearen esker
>>> ona,
>>>     behintzat, merezi dute. (Zerrenda berdea).
>>
>> Semaforoaren ideia batez ere euskaratuta dauden baina inork mantentzen
>> ez
>> dituen softwareentzako egin genuen. Gorriz euskaratuta daudenak baina
>> lantalderik gabe geratu direnak. Laranjaz euskaraz mantentzen direnak
>> baina ez hiltzeko jendea behar dutenak. Berdez euskaraz mantentzen
>> direnak
>> (Librezaleko jendea izan ala beste edonongoa).
>>
>> Zuk proposatzen duzuna ere egin dezakegu. Zerrenda hau da Librezaleko
>> asanblada da eta guk egin eta desegin dezakegu nahi duguna (gainera,
>> proposatu genuen zerrenda hori ere ez gara egiten ari...). Baina zure
>> proposamenean arazotxo batzuk ikusten dizkiot: (ea hitz eginez
>> argitzen/konpontzen ditugun)
>
> (...)
>
>>
>> Zer uste duzue beste guztiok?
>
> Pixka bat aurreko mezu batean komentatze zenuenaren ildotik (portzierto,
> bertan esandakoekin erabat ados), "lehenengo euskaraketa martxan" egoera
> bat gehituko nuke. Hortaz:
> * Lehenengo euskaraketa martxan

Urdina!

Horrela proiektuekin partxisean jokatzeko aukera irekia geratzen da :-)

> * Euskaratu gabeko proiektua (gorria)
> * Euskaratua egon den baina mantentzen ez den proiektua (laranja)
> * Euskaratzea mantentzen duen proiektua (berdea)
>
> Julen.
>
> pD: Gorka, hari bati erantzutean ez idatzi mezu berria, zuzenean
> erantzun, posta-bezeroek mezu-harien lotura galtzen baitute.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago