[Librezale] wikispaces.com euskaraz pootle.librezale.org sartzeko eskaera

assar asarasua a bildua telefonica.net
Ast, Eka 18, 21:52:43, CEST 2009


Julen(e)k dio:
> - Kodea ez da irekia (edo ez naiz topatzeko gai izan, ezta ekarpenak
> egin nahi dituztenentzako argibideak ere) eta taldearen oinarriak
> software libre eta kode irekikoaren gainean eraikitzen dira.

Ez zait hain garrantzitsua iruditzen, uste dut Librezaleren jardueran 
software jabeduna euskaraz mantentzea ere sar daitekeela. Hala ere, nik 
nahiago software librea izatea, eta software jabeduna onartzea soilik 
beste aukerarik ez dagoenean.

> - Itzulpenak kudeatzeko dagoeneko badute beraien Pootle zerbitzaria
> eta alperrikako lana egiten ariko ginateke hara eta hona fitxategiak
> mugitzen/sinkronizatzen arituta.

Hori garrantzitsua da. Haiek lokalizazioak kudeatzeko sistema bat 
badaukate, ez dut beharrezkoa ikusten Librezaleren Pootlen sartzea.

> - Lan hau guztia noren ardurapean doa?
> 

Hori ere galdera ona. Beste batzuetan gertatu izan da inork Librezaleren 
Pootlen aplikazio baten lokalizaziorako fitxategiak jartzea eskatu 
duela, eta gero hor geratu direla, erdi eginda eta inoren ardurapean.

Kasu honetan, nik uste dut hobe dela beraien sistemarekin kudeatzea 
itzulpena.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago