[Librezale] Zeintzuk dira Librezaleren proiektuak?

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 30, 16:50:42, CET 2009


az., 2009.eko aberen 30a 16:34(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> az., 2009.eko aberen 30a 16:02(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>
>> + Calendar
>>
>>
>
> Apur bat nahastuta nago. Calendar proiektuan Sunbird eta Lightning
> aplikazioak garatzen dira. Sunbird orain standby egoeran utzi dute. Zer
> lokalizatzen du Librezalek?
>
> - Sunbird eta Lightning aplikazioaren interfazea bakarrik?
> - Calendar proiektuaren zerbait gehiago (web orriak edo...)?
>
> Nola deituko diogu proiektuari Librezalen?
>
> - Sunbird
> - Sunbird/Lightning
> - Lightning
> - Calendar
>
> Ander?

Calendar Mozillaren barruko proiektuaren izena da, eta proiektu 
honetatik ondo diozun moduan Sunbird eta Lightning daude, mahaigaineko 
aplikazioa eta Thunderbirderako gehigarria.

Lokalizatzen dena lokalizatzen dela, biak edukiko genituzke euskaraz, 
fitxategiak konpartitzen dituztelako.
Kontua da gaur egun Sunbird utzita dagoela, nahikoa lan badaukatelako 
Lightning mantentzen.

Nik proiektuari Calendar deituko nioke, bere horretan.

>> LDP (Linux Documentation Project) ez da software lokalizazio proiektu
>> bat, dokumentazioari dagokiona baizik. Zerrenda honetako aitonek
>> ezagutuko dute ondoen.
>>
>> Egoera sanoan eta gure baitan:
>> - Mozilla (Firefox, Thunderbird, Calendar, Fennec)
>> - WordPress
>> - Pootle (hau beraien zerbitzarian kudeatzen da baina bueno)
>>
>> Erdi utzita/utzita eta gure baitan egon direnak:
>> - AMO
>> - Mailman
>> - Nicotine+
>> - phpBB
>> - Tux Paint
>> - VLC
>>
>> Ez dakizkidanak/egoera lausoa:
>> - aMule
>> - Vuze
>> - XFCE
>> - Debian
>>
>>
>
> Vuze nirea da. Momentuz ondo dago.
>
> Nire proposamena da horiek denak, zalantzak dauzkadan LDP eta Debian
> salbu, guretzat hartzea eta semaforoen bidez beren egoera adieraztea.
>
> LDP ez dakit aldatzen den ala ez denboran zehar (bertsio berriak dauden
> ala ez), dena itzulita dagoen ala ez, etab. Hori jakin beharko genuke
> non sartuko dugun erabaki baino lehen. Debianen kasuan, ba horixe,
> Debianen modulu bereziren bat bakarrik (instalatzailea...) hartu zuen
> bere gain Librezalek, ala zer?
>
> Oraintxe ikusi berri dut Pootlen beste hauek ere badaudela:
> - Terminology
> - g2
> - Toolkit (Translate Toolkit ote da?)
>
> Ez dakit zer demontre diren. Horiek ere sartuko ditugu?

Terminology proiektua Pootleko proiektu berezi bat da, Pootlek berak 
eskuineko aldean terminologia gomendioak bistara ditzan erabiltzen dena. 
Ez da inongo aplikaziorik.

Toolkit da Mozillako aplikazioek amankomunean erabiltzen dituzten 
kateak. Hauek jar genitzake Firefoxeko edo Thunderbirdeko Pootle 
proiektuen barnean, baina lana bikoiztea denez aparteko Toolkit Pootle 
proiektua erabiltzea erabaki zen.

g2 gallery2 argazkiak web bidez kudeatzeko aplikazioa izan daiteke? Pi?

> Docky-ri dagokionez, ez al da Gnome Do-ren plugin bat? Gnome Do
> Launchpad bidez garatzen eta lokalizatzen da. Bateragarria al da
> itzulpenak Launchpad bidez bideratzea eta proiektua Librezale barruan
> edukitzea? Nik uste dut baietz, norbaitek proiektuaren ardura hartzen
> badu eta Launchpad-en ari diren euskaratzaileekin koordinatzen bada.

Bai, nik ere uste dut bateragarria dela.

> Nik beste aplikazio baten euskarazko bertsioa ere mantentzen dut,
> OmegaT, eta hori ere posible bada Librezale barruan sartuko nuke.

Noski, hau plaza irekia da :)


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago