[Librezale] Blagan.net egitasmoa MediaWikirekin

assar asarasua a bildua telefonica.net
Iga, Abe 20, 21:32:26, CET 2009


ar., 2009.eko aberen 15a 20:24(e)an, Asier Garaialde(e)k idatzi zuen:
> Hau izango litzateke laguntza beharreko zatia. Ez daukat arazorik
> MediaWikiaren oinarrizko instalakuntzarekin baina bai oinarrizko
> instalakuntza horren ondoren, gure proiekturako erabilgarriak liratekeen
> pluginekin eta erabilpenarekin.
>
> Zoritxarrez, ez duk MediaWiki asko erabili eta ez dut wikipedian parte
> handirik hartu ere, orain harte behar izan dudan kasu gehienetan
> dokuwikiarekin ongi moldatu bait naiz.
>
> Hala ere, egitasmo honetarako askoz egokia eta eraginkorragoa ikusten dut
> MediaWiki. Hortaz, norbaitek lagunduko ahal lidake, MediaWikiaren
> instalakuntza aurreratuagoa azaltzen, zein plugin dauden, zeintzuk diren
> interesgarrien azaldutakoa bezalako egitasmo batentzat eta azkenengoz,
> Wikipedian erabiltzen denaren antzeko maketazio txukun eta erakargarri bat
> sortzen?
>
>    

Nik wikipedian parte hartu dut pare bat urtez erabiltzaile arrunt 
modura, eta txantiloiak egiten behintzat apur bat badakit. Orain 
Librezalerako MediaWiki nola molda daitekeen begiratzen ari naiz, eta 
itxura orokorra nola aldatu ari naiz ikasten. Ez zait zailegia iruditzen 
CSS ondo menperatuz gero eta PHP pixka bat jakinez gero.

Horri buruzko galdera zehatzen bat badaukazue, saia naiteke erantzuten, 
baina momentu honetan ezin dizuet erantzunik ziurtatu.

Hasteko, sarean ikusi dudan lotura interesgarri hauek begira ditzakezue:
http://www.mwusers.com/forums/content.php
http://www.wikihow.com/Create-a-MediaWiki-Skin-Based-on-the-MonoBook-Skin
http://meta.wikimedia.org/wiki/Layout_customization
http://meta.wikimedia.org/wiki/User_styles

Asier.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago