[Librezale] WordPress 2.9

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Abe 18, 11:09:10, CET 2009


og., 2009.eko aberen 17a 23:53(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Julen(e)k dio:
>> Gabon !!
>>
>> WordPresserako pluginen bila nenbilela hauen blogetik pasa eta hara!
>> atzo kaleratu zuten WP 2.9 RC1a, eta mezuan bertan diotenez[1], dena
>> ondo badoa astea amaitu aurretik kaleratuko dute 2.9a :O
>>
>> Jakina da WP 2.9rako ez dela euskaratzearen eguneraketa lanik egin,
>> beraz martxan jarri beharra dago hau di-da batean egiteko. Ziurrenik ez
>> gara iritsiko, baina hurrengo asterako prest egon daitekeela uste dut
>> (probak ere egin behar dira).
>>
>> Txopi, ondo baderitzozu bihar goizean bertan 2.8ko itzulpenetik abiatuta
>> trunk-eko POTa aplikatuko diot eta Pootlera igoko dut.
>>
>> Susmoa daukat ez dela 2.7 ->  2.8 eguneraketan bezainbeste lan izango
>> (orduan kate *mordoa* aldatu zen). Gero guztion laguntza ezinbestekoa
>> izango da!
>>
>> Julen.
>>
>> [1] http://wordpress.org/development/2009/12/2-9-rc1/
>
> Berriro erantzuten dut, oso nekatuta bait nago eta letra pare bat
> aldatuta, nire mezua ondo ulertu ezin daitekeela uste bait dut. Ea orain:
>
> Nik ere gaur jakin dut horren berri. Baina guztiz lanpetuta nabil.
> IndyEH bizirik mantentzearekin nahiko eta sobera daukat :-/
>
> Ea datorren astean lagundu bazaitzaket...
>
> Aurreratu ahal duzun guztia!
>
> Txopi.

Igota!
http://librezale.org:8080/eu/wordpress/wordpress2.9.po?translate=1&fuzzy=1&untranslated=1&editing=1

POT berrira eguneratzearekin batera, sarrera tribial batzuk itzuli ditut 
lokalean eta Virtaalen itzulpen-memoriak emandako gomendioekin hainbat 
sarrera azkar batean itzultzeko moduan izan naiz.

Emaitza hau da:
type              strings      words (source)    words (translation)
translated:    2973 ( 99%)      17301 ( 96%)           14880
fuzzy:            0 (  0%)          0 (  0%)             n/a
untranslated:    15 (  0%)        619 (  3%)             n/a
Total:         2988             17920                  14880

Alegia, 15 sarrera itzultzeke, baina luzeran ertain-luzeak, hortik 619 
hitzen falta. Azkenean uste baino lehenago osatuko dugu hau.

Faltako dena, eta inportanteena nik uste, ezer kaleratu aurretik WP 
instalazio batean lokalizazioa probatu eta akatsak konpontzea da.

POT fitxategia berrituko balute, saiatuko naiz asteburuan gure POa 
txantiloi berrira eguneratzen.

Julen.

pd: webgunearen kontuarekin gabiltzanok dagoeneko WP 2.9rekin egin 
beharko genuke lan.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago