[Librezale] Webgune berria

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Lar, Abe 12, 15:03:36, CET 2009


Aupa,

aurrera jarraitu baino lehen gauza batzuk:

Jatorrizko mezua: lr., 2009-12-12 11:09 +0100, egilea: Julen
> Komentario orokor batzuk:
> - Faltan botatzen dut gurekin parte hartzeko egiteko gonbit zuzenagoa. 
> Softcatalàn garbi jartzen dute "Voleu col·laborar amb nosaltres?".
> Uste dut webgune berriak funtzional eta sozialagoa izateaz gainera, 
> jendea proiektura erakartzeko balio behar duela eta hori baliatu behar 
> dugula.

Egia da, eta diseinuan badago lekua horrelako lotura bat jartzeko.

> - Bilaketarako aukerarik egongo da? SCan foroan, wikian edota bietan 
> bilaketak egiteko aukera ematen da. Azken hau Google bilaketa baten 
> bitartez burutzen dute.

Menuaren azpian oso ondo geldituko litzateke.

> - UEUtik jasotzen dugun erantzunaren arabera katalogoa txertatu behar 
> litzateke. Honekin batera, gehien jeitsitakoenen zerrenda nahi dugun edo 
> ez aztertu behar litzateke.

Honek zer esan nahi du, aplikazio bat jaisten denero zenbatzen aritu
beharko ginatekeela? Nik, adibidez, beti Mozilla Europetik jaisten dut
Firefox, eta beraz hori ez zen deskarga hori kontuan hartuko... edo?
Agian ez dut ondo ulertu hori.

> - Wikiaren itxura moldatzearekin batera foroa ere diseinuan integratzea 
> ondo legoke. Aurretik lan hau Ibonek egin zuen, eta pentsatzen dut ez 
> dela aparteko lana.
> Pootleren (berriaren) diseinua ere molda daiteke. Detaile gutxi batzuk 
> aldatuta gune osoaren itxuran eragina duten elementuak molda daitezke.

Noski, lana badago egiteko. Baina aldaketa txiki batzuekin dena txukun
gelditu daiteke.

> Logoaren inguruan, zer esan:
> - Ibairen tipografia gehiago gustatzen zait; Verdana logo batean... ba 
> ez dut ikusten. Pentsatzen dut hau horrela geratu zaizula Asier, Ibaien 
> letra-tipoa ez daukazulako.

Hala da, nik Klavika erabili dut (oraintxe bialduko dizut Asier, beste
gauzekin batera).

> - Basurdeak indar gehiago transmititzen du nire ustez, eta bere lau 
> hankak ikusita grazia ere egiten dit.
> - Garbi geratu zen logoak weberako eta bestelakoetarako (kamiseta, 
> pegatak, ...) balio behar zuela. Osoitzek esan zuenarekin bat eginez, 
> nik gustorago jantziko nuke basurdea duen kamiseta.
> - Animaliaren irudia bere horretan erabiltzeko (Asierren irudian 
> "Gehiago..." jartzen duen tokian, adibidez), gorputzaren barruan .org 
> jarrita zer moduz geratuko litzateke?

Nik ere nahiago basurdea. Egin dut aproba .ORG-a basurdearen gorputzean
sartuta eta ondo gelditzen da.


Jatorrizko mezua: lr., 2009-12-12 12:08 +0100, egilea: assar 
> Ba ez badizu axola, nirea hobetzen jarraituko dut. Zurean agertzen diren 
> gauza batzuk gustatu zaizkit eta sartuko ditut: albisteetan data, 
> letra-tipoa ere gehiago gustatzen zait  (Verdana da ezta?).

Jarraitu, jarraitu. Nik proposamen batzuk egingo ditut, baina ez dakit zenbat denbora
izango dudan, beraz zuk aurrera egiten baduzu hobeto. Letra-tipo hori ez da Verdana,
Ubuntun Sans deitzen da (sans-serifen defektuzkoa). Baina Verdanaren ia berdina da, beraz
nahi duzuna, erabili Verdana.


Eta hauek erantzun ondoren beste kontu batzuk:

- Diseinuan asko sartu baino lehen definitu beharko litzateke ze atal eta ze orri edukiko dituen
webguneak. Gutxi gora-beherako ideia bat. Gero agian egingo dut orri batzutarako horrelako zerbait,
ea zer iruditzen zaizuen.

- Horrekin lotuta, menuan atalak jartzerakoan. Nire hasierako diseinuan hauek zeuden: Proiektuak,
Wikia, Pootle eta Foroak (eta gero Mozilla eta Wordpressera loturak).
Asierren diseinuan hauek daude: Zer da Librezale?, Wikia, Pootle, Lan-tresnak eta Lokalizazio-gida.

Gero pentsatu dut, Wikia izango da ia web guztia, beraz, zergatik jarri menuan? Softcatalàkoek ere ez
daukate. Ez dut uste garrantzitsua denik.

Zer da Librezale? ere ez nuke hor jarriko, SCren webean begiratuz, gustatu zait eurak duten lotura-sorta
bat: Qui som | Contacte | RSS | Ajuda.
Era berean jarri dut menuaren gainean: Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa (laguntza ez dugu behar ezta?)

Eta menuan zer egon behar den ez dakit, baina hau behintzat bai: Sarrera, Pootle, Foroa (Lan-tresnak ez dakit
zehazki zer den...) eta Lokalizazio-gida ere agian bai. Eta hortik aparte Proiektuak. Mozilla, Wordpress eta
Gehiago... ikonoen gainean "Proiektuak:" testua jarri dut. Gero igoko dut menuarena wikira.

Ondo ibili,

Ibai.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago