[Librezale] [Fwd: softwarea euskaratzen]

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Ira 12, 09:46:18, CEST 2007


pi-(e)k idatzi zuen:
> Ibon Igartua-(e)k esan zuen:
>
>> Date: Tue, 11 Sep 2007 13:34:19 +0200
>> From: Iņigo Balerdi <ibusg7 a bildua gmail.com>
>> Subject: softwarea euskaratzen
>> To: web.arduraduna a bildua librezale.org
>>
>> kaixo,
>>
>> pasa den ikasturtean, TOLOSALDEA Goimailako Lanbide Heziketako,
>> Informatika zikloko ikasleek ingelera teknikoko ikasgaiean VLC
>> softwarea euskaratzen aritu ziren librezaleko pootle zerbitzariaren
>> bidez, klase orduetan ingelerako irakaslearen laguntzarekin.
>>
>> Oso esperientzia interesgarria izan zen. Iraila heldu da eta beste
>> ikasturte bat hastera doa. Ingelerako irakaslearekin hitz egin dut eta
>> esperientzia errepikatzeko asmoa dugu aurtengo ikasleekin.
>>
>> Ikusirik VLC jadanik gehienbat itzulita dagoela, galdetu nahi dizuegu
>> ea itzultzeke dauden zerrendatik baten batek lehentasun altuagoa duen
>> edota beste softwareren bat jarri behar duzuen gu itzultzen hasteko.
>>
>> Esan nahi dizuet baita ere Donostiako Zubiri-Manteo Institutuarekin
>> gure esperientzia komentatu dugula eta agian beraiek ere itzultzen
>> hasteko asmoarekin ikusi ditugula. nahiz oraingoz ziurtasun osoa ez
>> izan itzultzen hasiko diren ala ez.
>>
>> Aio
>>
>
> Zer pentsatzen ??
>
> Eta bide batez bidali al zen vlc-ren euskaraketa ? Eta squirrelmail ?

Squirrellmail-i buruz argitu nahi dut nik euskaraketan lagunduko nuela
esan nuela baina kate gutxi batzuk besterik ez nituela euskaratu Pootle-en
bitartez. Proiektu honi buruz beste ezer ez dakit.

Hala ere, Squirrellmail-en proiektuaren webgunean begiratu eta euskarazko
itzulpenaren arduradunak Iker Etxaniz, Eneko Harreguy eta Jabier Martinez
agertzen direla ikusi dut:
http://squirrelmail.svn.sourceforge.net/viewvc/squirrelmail/trunk/locales/TRANSLATORS?view=markup

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago