[Librezale] Fwd: marratxoa dela eta

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Aza 19, 11:33:09, CET 2007


Kontxo, zerrenda nagusiko helbidea gaizki jarri nuen, barkatuko didazue!
Ea ba zer diozuen.

Julen.

---------- Forwarded message ----------
From: Julen <julenx a bildua gmail.com>
Date: Nov 16, 2007 11:37 PM
Subject: Fwd: marratxoa dela eta
To: mozilla <Mozilla a bildua librezale.org>, librezale a bildua mundurat.net


Piren (eta guztion, esango nuke) moskeoa gainetik kentzeko,
marratxoaren inguruan galdetu diet UZEIkoei. Azpian duzue erantzuna.

Zerrenda nagusira ere bidaltzen dut mezua, jende gehiagok izan dezan
honen berri.

Julen.

---------- Forwarded message ----------
From: Lore Azkarate <lazkarate a bildua uzei.com>
Date: Nov 16, 2007 3:17 PM
Subject: Re: marratxoa dela eta
To: Julen <julenx a bildua gmail.com>

> Julen wrote:
> >  Aupa Lore eguerdion !
>  kasualitatea!

(...)
> Estilo-liburuarekin ez nago ahaztuta. Lanez itota nabil. Honezkero eginda eduki beharko nuke. Hasita nago baina ez naiz iristen eta kontzientzia txarra daukat.
>
> Zure galderei erantzunez:
>
>
> >  Une honetan Firefox 3 izango den horren itzulpenean burubelarri
> > sartuta gabiltza eta denbora dugunez
> Firefox 3 eta denboraz zabiltzate?
> Oso handia ez bada, gustatuko litzaidake begiratutxo bat ematea.
>
> > terminoen erabilera adostu estilo
> > arau batzuk finkatu nahi ditugu. Tartean ohiko kontua, hitz elkarketak
> > eta marratxoarena. Badakit marratxoaren inguruko erabakia subjetiboa dela
> > (euskaltzaindiaren 25.araua...) eta bakoitzaren maniak erabakitzen
> > duela. Gure euskara teknikoko irakaslea adibidez marratxoaren aldekoa
> > da eta erabiltzeko eskatuko digu. Beste batek aldiz, kontrakoa esango
> > zigun...
>
> Lokalizazioetan erabiltzen dugun irizpidea:
> Euskaltzaindiaren 25.arauan jartzen duena betetzen dugu eta MARRA jartzea AUKERAn uzten dutenean, marra JARRI egiten dugu
> Hau da, arau horretako II. 4 eta II. 5 puntuetan, MARRA BAI
>
> Hortaz aparte:
> hitz-elkarketaren osagai bat arrotza denean, MARRARIK EZ
> hor sartzen da 'web' : web gune, web orri
> hitz elkarketaren osagai bat laburtzapena denean, MARRARIK EZ
> hor sartzen da 'HTML orria'
>
> eta, azkenik,
>
> Ortotipografia izeneko liburu batean proposatzen diren salbuespen batzuk ontzat eman ditu Hizkuntz Politikako Sailburuordetzak:
> dokumentu erantsi batean jartzen dizut. Hauek dira gutxi gorabehera: MULTZO, KOPURU, TALDE
>
> > Ikusita aste honetan OpenOffice.org-en 2.2.1 bertsioaren lokalizazioa
> > kaleratu dela eta zuek tartean ibili zaretela lanean (hala irakurri
> > dut Sustatun behintzat), jakin nahiko nuke zein irizpide erabili
> > duzuen hitz elkarketetan marratxoarekin.
> > Piarres (egindako bisitan nirekin batera etorri zena) nahiko moskeatuta dago:
>
> ez naiz harritzen, arau hauek niri ere oso aldrebesak iruditzen zaizkit, konplikatuegiak :-)
>
> > Ortografia-egiaztatzailea erabiltzen dute (nire uztez berezirik izan beharko litzateke) baina gero multimedia
> > erreproduzigalua, baita Testu-fitxategia eta HTML fitxategia agian beste inori oso argi egiten zaio arrazoia
> > baina niri ez :(
>
> niri ere ez. Ez dut nire iritzia azalduko, baina Piarresena baino  gogorragoa izango da seguruenik
>
> Laburtuz, GUK MARRA BAI
> Alderdi ona da, % 99an izena+izena erako elkarketak izaten direla, eta horietan MARRA BAI
>
> salbuetsi "web + gune, orri" (edo ez, ez du merezi  'webgune/web gune/web-gune' gerran sartzea)
> azken aldian asko ikusten da 'webgune' baina ez 'weborri'. Zergatik ote? ;-)  (nire inpresio pertsonala da, ingelesez 'website' eta
> 'web page' ikusten ditugula, eta horren eragina besterik ez dela 'webgune' eta 'web orri' idaztea euskaraz)
>
> salbuetsi laburtzapenak: bisualki ere oso itsusi geratzen dira 'HTML-kode' eta horrelakoak
>
> multimedia ez genuke sartuko salbuespenetan, marrarekin jarriko genuke
>
> Dena dela, oso zaila izaten da muga non dagoen erabakitzea. Esate baterako, orain dela urte batzuk 'web gune' erdi-txinoa
> zen euskaldun askorentzat. Orain munduko gauzarik normalena egiten zaigu
>
> Garrantzizkoa da lan batean zehar beti  berdin jokatzea: marra jartzen bada, beti; 'webgune' erabakitzen bada, beti berdin.
>
> Zalantza duzuenean galdetu lasai
>
> > Ea ba zer diozun.
> > Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> > Julen.
>
> > pd: terminoengatik ez larritu, denak bildu eta ItzuLen galdetuko dugu,
> > aurrez egin genuen bezala.
>
> eta ez larritzeko diozu :-D  ?
> eta guri galdetzen badiguzue lehen instantzian?
>
> Enfin, zuek ikusi...
> Asteburu ona izan,
>
> eta, badakizu, zalantzak galdetu lasai
>
> Lore



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago