[Librezale] Re: [Itzulpena] Debian Sarge atera orduko eginiko lanen emaitza, hurrengo pausuak...

dooteo dooteo
Iga, Maiatza 15, 00:52:06, CEST 2005


Kaixo Piarres eta beste guztiok,

On ar., 2005-05-10 at 22:08 +0200, ^pi^ wrote:
> Debian instalatzailea eta debian inguruneko itzulpenen egoerari buruzko
> gauza labur bat idatzi nahi nian baina hauxe atera dek (sentitzen dut
> interesgarri iruditzen ez zaienengatik):
> 
> Proiektua hasiera batetatik 3 zati nahiko ezberdinetan zati daiteke.
> 
> - Debian instaltzailea bera. 
> 
> Argibideak: Hau instalatzekoan agertzen diren galdera eta menuak dira,
> nahiz fitxategi bakarrarekin mantentzen den pakete kopuru nahiko handi
> baten elkartzea da.
> 
> Egoera: Hizozturik, hau da arazoak agertzen ez diren paketeak ez dira
> eguneratuko, oraindik teorikoki badago aukera batenbat itzulpenak
> aldatzeko baina nahiko zail ikusten diat.
> 
> Itzulpenaren egoera: 100 %-an egina. Librezale bitartez eginikoa, orain
> gutxi euskalgnu-koak eusko gobernuarentzat eginiko lanean eginiko eta
> dooteo-k  bidalitako euskaraketak sartu ditut, ez dut esperantza
> handirik itzulpen horiek sarge-n sartuko direnik.


Gauzatxo bat argitzea besterik ez: EuskalGNU elkarteak ez du parte hartu
Eusko Jaurlaritzako proiektuan, neuk baizik langile autonomo gisa. Egia
da EuskalGNUko kidea naizela baita ere, baina proiektu honetan batiz bat
'freelancer' gisa nabil.

> Hemendiak aurrera ? - Dagoeneko post-sarge bertsioetan dago lana
> hemendik aurrera. Sarge kaleratu bezain laster testing banaketaren CD
> eta jigdo irudiak honekin egingo direla kontuta izan behar da.
> Euskalgnu-ren erantzunaren zai nago nork mantenduko duen euskaraketa
> hau. 
> 
> - Debian instalatzerakoan erabiltzen diren paketeak. 

Egia esanda denboraz nahiko larri gabiltza (EuskalGNUko kideok), alde
batetik Marcos burubelarri dabil KDE mahaigainarekin, eta ni berriz
GNOMErekin + OpenOffice.org-ekin ere denboraz nahiko larri nabil. 

> Argibideak: Debian oinarrian dauen paketeak (debconf, apt, dpkg...).
> Pakete hauek hizozturik daude eta banakako salbuespen batenbat, edo i10n
> talderen aldetik pakete eguneraketa "orokor" bat egiten ez badute ez
> dira itzulpenetean (ez ezertan) eguneraketarik onartzen sargerako.

Debconf, apt, dpkg eta beste pakete batzuk  Debian-eu proiektuan
(horrela deitu diogu proiektuari) euskaratu dira. Ondorioz terminologia
berria zehaztu da, eta Eusko Jaurlaritzako HPSren onespena jaso bezain
laster itzulpen memoriak guztion artean zabalduko ditut. 

> Itzulpenaren egoera: 100 %-an egina. Librezale bitartez eginikoa, orain
> gutxi euskalgnu-koak eusko gobernuarentzat eginiko lanean eginiko eta
> dooteo-k bidalitako euskaraketak sartu ditut, hauetako batenbat bai
> sartuko da sargen eta lokalizazio arduradunekin ari nahiz ea zenbat
> lortu daiteken (ezer ziurtatu gabe). Egoera ikusi nahi ezkero :
> 
> http://bugs.debian.org/cgi-bin/pkgreport.cgi?which=submitter&data=pi%
> 40beobide.net&archive=no
> 
> Hemendiak aurrera ? - Pakete hauek beraien "bizitza" normala
> berreskuratuko dute hau da bakoizta bere aldetik garatuko da, azken
> itzultzaile bezala ageri danari posta bat bidali beharko liokete
> eguneraketa baino aste bete lehenago. Euskalgnu-ren erantzunaren zai
> nago nork mantenduko dituen euskaraketa hauek hemendik aurrera.
> 
> 
Nire ustez egokiena Librezaleko norbait (Piarres?) Debianeko paketeen
ardurarekin jarraitzea izango litzateke. posta-zerrenda honetan
(itzulpena a bildua euskalgnu.org) dauden zalantzak edo eguneraketei buruzko
oharrak jakinarazteko erabili dezakegu.

> - Debian Dokumentazioa: 
> 
> Argibideak: Debiani buruzko internazionalizazioa onartzen duten
> dokuemtazio, gida eta webgunea.
> 
> Itzulpenaren egoera: Hau da gutxien jorratu den ildoa.
> 
> Euskalgnu-k debian-FAQ euskaratu du eta debian-en webgunean ipintzeren
> zai nago, 
> 
> Beste testu batzuek ere euskaratu dituzte (debian manifesto,
> constitution...). Hauekin bi aukera daude, alde batetik pakete bat egin
> eta dauden bezala banatu daitezke eta bestetik dokumentazio hori
> oinarritzat artuz webgunea euskaratzeko proiektu batetan sartu.
> 
> Paketea egingik dut eta saiatuko nauk norbaitek babestu eta banaketan
> sartu dezan. 
> 
> Baina  dokumentazioa ahalik gehien zabaltzeko era beste aukera da, hala
> ere hori beste proiektu bereizi eta handiago bat da. Nor egongo
> litzateke honetan laguntzeko prest ? 


Proiektu oso interesgarria duk, norbait pres ote hor laguntzeko?

> Beste alde batetik librezale bitartez debian instalatzailearen manuala
> ere itzultzen hasi ginen baina erdi bidean geratu zen (hau ere egitea
> estrategikoki interesgarri izan liteke ), sentitzen dut ezin garaiz
> amaitzea batez ere lagundu zuteneengatik (3arrano bereziki).
> 

Mertzi Piarres, bestela ere nahikoa lan egin du

Oaintxearte,

Dooteo




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago