[Librezale] Foroa

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
As, Api 19, 17:41:04, CEST 2005


>> Ikusi diat foroan lanean ari zaudetela.
>> PunBB umm... azkarra eta pisu gutxiko horriekin (transferentzia 
>> jestearren pentsatzen diat).
>>
>> Euskaratu egin beharko da ez? laguntza behar ?
>>
> Euskeratutako bertsio bat daukat disko gogorrean galduta, 
> gaztemugirako itzuli genuen, eta agian lan pixkat beharko du...


Bai, Obretan jarri naiz gaur goziean, azkenean uste baino gehiago izan da.

Euskaratu behar da bai,  pijada batzuk egin ditut jada eta Mikelek disko 
gogorrean daukana aurkitzen duen bitartean tipi tapa jarraituko dut atal 
publikoarekin. Lan bikoizketan jende gehiago inplikatzea ez du pena 
merezi, baina eskerrik asko Pi.

Momentuz ikusi ditudan gauza batzuk:
- Inkestak galdu ditugu: Pena merezi du MOD bat bilatzea? Eta inkesta 
zaharrak berreskuratzea?
- Erabiltzaile kudeaketa askoz hobea da, moderatzaile eta 
administratzaile ugari izateko aukera dagoela uste dut.


Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago