[Librezale] Librezale eta EuskalGNU

Osoitz osoitz
Ast, Aza 20, 11:51:55, CET 2003


Aupa jende,

Gara CDa prestatzerakoan EuskalGNUrekin enpresen logoen kontura 
gaizkiulertuak sortu direla eta komunikazio bide komun bat izatea 
proposatu nuen, eta Dooteok proiektuak_euskalgnu.org posta zerrenda 
sortuko du.

Helburua? Librezale eta EuskalGNUren artean hitzegin beharrekoak guztion 
artean hitzegin ahal izatea, eta ez orain arte bezala Dooteo eta nire 
artean. Horrela ezberdintasun filosofikoak, estrategikoak eta taktikoak 
argitu ahal izango ditugu.

Librezale posta zerrendan gauden guztioi bertan apuntatzeko gonbitea 
luzatuko zaigu. Inork ez badu bertan egon nahi esan diezaiola ezetz 
gonbiteari.

Bide batez, aurreko mezuren batean aipatu dut ere, gaia behar bezala 
eztabaidatzeko dagoen denbora faltagatik logoena dagoen moduan utzi dut, 
eta ez librezalek proposatu bezala. Patxi: Garakoekin hitzegin eta gero 
esan zein den egoera mesedez.

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago